/>
beletxara
francais
Mendigoizalearen
historia laburra
 

Menditsua eta itsasokoa den euskal herrian, klima epela eta hezea lagun, artilezko jantziak erabilgarriak dira ia urte osoan zehar, izan ere, brodatzea eta ehuntzea tradiziozko etxeko lanak izan dira gure eskualdean historian zehar.

Tradizio honetan kokatutako jantzi klasikoa dugu mendigoizalea, bere izenak adierazten duen bezala, mendira joateko zaletasuna zutenek erabilia. Link izeneko puntuan eginiko trikot-jaka da, aurrealdean kolore biko jacquard irudia duena eta euskal herriko zazpi probintzietako ezkutuak ageri dituena (Nafarroa eta Behe Nafarroa ezkutu berak irudikatzen dituelarik). Aurretik ixten da, kolore biko borlaz amaitutako sei hari-zerrenda bidez.

Badirudi jatorria XIX. mende bukaeran baserrietan eskuz eta bi orratzekin trikotatutako jakak direla, izan ere, lotzeko era gaur egungo mendigoizaleen bera zuten. Garai hartan “damen jaka” esaten zitzaien (dama-jokoari erreferentzia eginez), aurrealdean zeuzkaten kolore biko lauki txikiengatik.

XX. mendearen hasieran damero moduko irudiak baztertu eta ezkutuen irudiak zabaldu ziren. Halaber, erabilera mendi taldeetara hedatu zen, baita euskal kulturarekin lotutako beste jarduera batzuetara ere. Orduantxe eman zitzaion mendigoizale izena.

Gaur egun euskal janzkera tradizionalaren barruan kokatuko genuke.


Euskal kulturari buruzko ezagutzak zabaldu nahi izanez gero,
hona hemen euskal museoen link-ak
Museo Vasco Bilbao Museo Vasco Bayona
Euskal Museoa
Bilbo
San Telmo Museoa Donostia Bayonako Euskal Museoa Euskal Museoa Idaho

 

 

© Beletxara™ by SEZ