beletxara
Francais
  Nortzuk gara



Izena
Beletxara aintzinako abeletxea izan zen, bere garaian, duela mende bat edo gehiago, oso berritzailea izan zena. Gaur egun zutik dirau, frutu-arbolek inguraturik, gingondo ederra eta zoragarria nabarmentzen den lekuan. Etxe nagusiaren sarreran dagoen egurrezko bankuan eseriz gero, arratsaldea astiro doa… Zirrara eta oroitzapena da aldi berean.

Egileak
Krug-tarren ahizpen jakinduriak eta urte askotako ongi egiteak bermatu duten Krug-Zulueta delako jertse-bildumak norabide berri bat hartu du oraingo honetan, 2011. Urteaz geroztik, Euskal Herriko jantzi tradizional eta folk tankerakoetarantz, hain zuzen.

Lana
Kotoia zein artilea oinarrizko materialak izanik, eta euskal kultura erreferenziatzat harturik, Beletxarak bi lan-lerro garatu ditu jakak, mendigoizaleak, kaikuak, artilezko xalak… Eginez: bata tradizioari lotuta, eta, bestea, tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituena, diseinu, kolore edota materialei dagozkienez, proposamen berriak landuz.

Xedea
Gure produktuak Euskal Herrian ezarri nahi ditugu, baita munduan barrena hedatu ere, Hego Afrikan, Nepalen, Alaskan… Ezagut ditzaten, eguneroko bizitzan erabiltzeko nahiz oroitzapen guratsu eta bizi izandakoaren oroigarri bihur daitezen.

Asmoa
Gure bezeroen nahietara egokitzeko asmo tinkoa dugu, baita eskaintza zabaltzeko helburua ere.

Hona hemen katalogoa.

 


© Beletxara™ by SEZ